Gipuzkoako Foru Aldundia

GIPUZKOAKO PROTOKOLOEN ARTXIBO HISTORIKOA

Ibarra Zelai, 4. 20560 - OÑATI
Tel.: +34 943 41 50 60
ahpg-gpah@gipuzkoa.eus

Gipuzkoako Probintziako Artxibo Historikoa

Ibarra Zelai,4. 20560 – OÑATI
Tel.: +34 943 41 50 60 / ahpg-gpah@gipuzkoa.eus
Vinaora Nivo SliderVinaora Nivo SliderVinaora Nivo SliderVinaora Nivo SliderVinaora Nivo SliderVinaora Nivo SliderVinaora Nivo SliderVinaora Nivo SliderVinaora Nivo Slider
Home > Funtsak > Funtsak > Unibertsitateari buruzko informazio iturri osagarriak

Unibertsitateari buruzko informazio iturri osagarriak

 

Oñatiko Sancti Spiritus Unibertsitatea

 

Unibertsitatea XVI. mendean sortzen da, Avilako gotzai Rodrigo Saez de Mercado Zuatzola fundatzailearen ekimenez. Indarrez sortutako ekimena bada ere, lehenengo urteetatik hainbat arazo ekonomiko pairatuko ditu, bere jarduera etengabe oztopatuko dutenak. XIX. mendean, arazo horiei gerrak sortutako ondorioak gehituko zaizkio. Hau dela eta, unibertsitatea bi aldiz lekualdatuko da: Valladoliden 1807-1814 urte bitartean egongo da eta 1834-1840 artean, bitarte honetan Unibertsitate Karlista sortuko bada ere, Gasteiz izango du egoitza. 1842 urtean behin betiko itxiko ditu ateak.

Ondorengo hamarkadetan hainbat saiakera izango dira, Unibertsitateak hezkuntza zentru izaera berreskuratzeko asmoz. 1842tik 1850. urtera arte Bigarren Hezkuntzako Tokiko Instituto bihurtuko da, Valladolideko Unibertsitaren mendeko zentru bezala. 1869an berriz, Unibertsitate Askea deritzona sortuko da, bigarren karlistaldian Euskal Barruti Unibertsitarioaren buru bihurtuz. 1885-1892 urte bitartean, Letrango kalonjeek zuzendutako apaiztegi txiki bihurtuko da. Azkenik, 1895ean Oñatiko Unibertsitate Katoliko eta Pontifizioa izenez ezaguna dena sortuko da, 1902. urtean itxiko dena.

Azken eguneratzea hemen: Ostirala, 2012(e)ko abuztua(r)en 10-(e)an 17:42etan
E-posta Inprimatu