Gipuzkoako Foru Aldundia

GIPUZKOAKO PROTOKOLOEN ARTXIBO HISTORIKOA

Ibarra Zelai, 4. 20560 - OÑATI
Tel.: +34 943 41 50 60
ahpg-gpah@gipuzkoa.eus

Gipuzkoako Probintziako Artxibo Historikoa

Ibarra Zelai,4. 20560 – OÑATI
Tel.: +34 943 41 50 60 / ahpg-gpah@gipuzkoa.eus
Vinaora Nivo SliderVinaora Nivo SliderVinaora Nivo SliderVinaora Nivo SliderVinaora Nivo SliderVinaora Nivo SliderVinaora Nivo SliderVinaora Nivo SliderVinaora Nivo Slider
Home > Funtsak > Funtsak > Gipuzkoako Antzina Erregimenean bereizitako eskribauen fondoak

Gipuzkoako Antzina Erregimenean bereizitako eskribauen fondoak

Antzinako Erregimenaren ezaugarri nagusietako bat jurisdikzio aniztasuna da. Hau dela eta, erakunde bakoitzak eskribau propioak izendatzeko eskumena izan zuen, eta udal eskribautzak horren adibide garbia dira. Funtzionamendu hau edozein erakundetan eman zen eta, ondorioz, bakoitzak berezko eskribauak izan zituen eta sortzen zuen dokumentazioa beraien aurrean pasatzen zen. Udalez bestelako erakunde jakinekin lotuta notarioek sortu zituzten eskritura-sortek erakusten dute bazirela eskribautza espezializatuko funts garrantzitsuak ere.

Artxiboan, halako kasuei dagozkien bi adibide besterik ez ditugu: Gipuzkoako Gerra eta Itsaso eskribautza eta Gipuzkoako Ogasunaren eskribautza. Horiek bakarrik utzi dute artxibo-funts bezala identifikatu daitekeen eskritura multzo bat. Beste hainbat eskribautza espezializatuk sortutako dokumentazioa, berriz, udal eskribautzetako protokoloen artean jaso zen eta horietan gordetzen dira sakabanatu samar. Komentu, monasterio eta halako erakundeek sortutako eskriturak zein izaera pribatuko dokumentuak - merkatarienak adibidez- zenbaki-eskribauek zuten fede publikoaren funtzioan sartzen ez baziren ere, haiekin batera jasoak izan dira. 

Gipuzkoako Gerra eta Itsaso eskribautza

Gipuzkoako Ogasunaren eskribautza

Azken eguneratzea hemen: Astelehena, 2020(e)ko uztaila(r)en 20-(e)an 08:04etan
E-posta Inprimatu