Gipuzkoako Foru Aldundia

GIPUZKOAKO PROTOKOLOEN ARTXIBO HISTORIKOA

Ibarra Zelai, 4. 20560 - OÑATI
Tel.: +34 943 41 50 60
ahpg-gpah@gipuzkoa.eus

Gipuzkoako Probintziako Artxibo Historikoa

Ibarra Zelai,4. 20560 – OÑATI
Tel.: +34 943 41 50 60 / ahpg-gpah@gipuzkoa.eus
Vinaora Nivo SliderVinaora Nivo SliderVinaora Nivo SliderVinaora Nivo SliderVinaora Nivo SliderVinaora Nivo SliderVinaora Nivo SliderVinaora Nivo SliderVinaora Nivo Slider
Home > Funtsak > Funtsak > Meteorologia (1909-2016)

Meteorologia (1909-2016)

Bi erakundek sortutako dokumentazioak osatzen duen funts-taldea da hau: Igeldoko Meteorologia Behatokiak (1909tik gaur arte) eta Euskadiko AEMETen Lurraldeko Ordezkaritzak (1942tik gaur arte).

Agiriak ekoiztu dituzten erakundeak:

1) Igeldoko Meteorologia Behatokia:

Igeldoko Meteorologia Behatokia 1905ean sortu zen, Gipuzkoako Aldundiaren babesean eta Juan Miguel Orkolaga aitaren bultzadari esker. Itsasoko denboraleak iragartzeko eta arrantzaleei laguntzeko iragarpenak egitea zen haren helburu nagusia. Mariano Doportoren zuzendaritzapean, 1927tik 1936ra, zentro honek proiekzio zientifiko handiko etapa bizi izan zuen: metodikoki jaso ziren datu meteorologiko asko, eguneroko lehen buletinak argitaratu ziren eta lan ugari argitaratu ziren. Gerra Zibilean (1936-39), behatokia militarizatu eta altxatuen hegazkinei informazioa emateko erabili zuten.

1940an, behatokia Meteorologia Zerbitzu Nazionalean sartu zen, Karlos Santamariaren zuzendaritzapean. Une horretatik aurrera, behatokiak ondorengo lanak gauzatu zituen: meteorología aeroportuarioa, nabigaziorako meteorologia eta eguneroko behaketa. 1979.an meteorologia sistema espainiar osoa berregituratu zen eta ondorioz, behatokiaren zuzendaritza Jose Ignazio Alvarez Usabiaga-ren eskuetan gelditu zen. Gaur egun, 2008.tik aurrera, behatokia AEMET-en Euskadiko Lurraldeko Ordezkaritzaren parte da. 

2) Euskadiko AEMET-en Lurraldeko Ordezkaritza:

2008an Estatuko Meteorologia Agentzia (AEMET) sortu zen eta honen barruan Euskadiko Lurraldeko Ordezkaritza. Agentzia honen helburua estatuaren eskumena diren zerbitzu meteorologikoak garatzea eta ezartzea da. Erakunde honek urte gutxi badauzka ere, meteorologia zerbitzuak estatuan ibilbide luzea dauka. Agentzia honek bere historian zehar izen ezberdinak jaso ditu eta organo ezberdinen menpe egon da: 
 
- XIX.mende bukaeran Meteorologia Institutu Zentrala sortu zen (1887ko abuztuaren 12ko Errege Dekretua). Erakunde honen helburu nagusia portuentzat eta probintziako hiriburuentzat eguraldia iragartzea zen. Ez zegoen lurraldeko ordezkaritzarik.
- 1891ean gobernuak aipatutako institutua bertan behera utzi zuen, baina 1892an  berriro ezarri zuen eta 1893an bere lehen eguneroko meteorologia buletina kaleratu zuen.  Ez zegoen lurraldeko ordezkaritzarik.
- 1921-1932 urte bitartean "Meteorologia Zerbitzu Espainiarra" izena jaso zuen. Garapen zientifiko, teknologiko eta langileen profesionalizazioaren garaia izan zen. Ez zegoen lurraldeko ordezkaritzarik.
- 1932-1978 urte bitartean "Meteorologia Zerbitzu Nazionala" izendatzera pasatu zen. Garai honetan, hegazkintza eta turismorako eguraldiaren iragarpenak egiten hasi ziren eta garapen teknologikoaren urteak izan ziren. Lurraldeko ordezkaritzak "Bizkaiko Golkoko Meteorologia Zerbitzua" edo "Donostiako Meteorologia Zentro Zonala" izena zuen.
- 1979-2008 urte bitartean "Meteorologia Institutu Nazionala" (MIN) izena zuen. Lurraldeko ordezkaritzak "Euskadiko Lurraldeko Meteorologia Zentroa" zuen izena.
- 2008.urtetik aurrera MIN AEMET izatera pasa zen eta bere lurraldeko ordezkaritzak "Euskadiko AEMET-en Lurraldeko Ordezkaritza" izena du. 

 

Dokumentu hauen informazio-ahalmena eta lotutako dokumentu multzoak:

Artxibo honetan gordetzen dugun dokumentazioa arestian deskribatutako erakundeek sortutakoaren zati bati dagokio. Azpimarratu behar da zenbait dokumentu-serie (batez ere, izaera zientifikokoak) aktiboan daudela erakunde horietan eta ondorioz, ez direla artxibo historikora transferitu. Artxibo honetan gordetako dokumentazioak 1923tik 2016ra bitarteko aldia hartzen du, eta bi erakundeen dokumentu-ekoizpenaren zati bat, besterik, ez du islatzen.
 
Artxibo honetan gordetako dokumentazioaz gain, erakunde horien dokumentazioa ere gordetzen da Gipuzkoako Artxibo Nagusian, eta zenbait dokumentu-serie AEMETen Arcimis biltegi digitalean ere kontsulta daitezke.
 

 

Dokumentu horiek aurkitzea errazten duten tresna deskribatzaileak:

Artxiboaren lineako katalogoan meteorologiari dagokion dokumentazioaren deskribapena aurkituko duzue. Funts-talde hori paperezko dokumentazioak eta dokumentazio digitalak osatzen dute:

1. Paperezko dokumentazioa: 96 instalazio-unitate dira, partzialki digitalizatuak eta beraz, lineako katalogotik kontsulta daitezke. Zehazki, dokumentu-serie oso bat digitalizatu da (2.2. Itsaontziko mezu meteorologikoak) eta gutuneriaren zati handi bat (1.081 eskutitz digitalizatu dira, 15 urtetik gorako aldia hartzen dutenak, 1923tik 1937ra. Hau da, Mariano Doportok sortutako gutuneria guztia).
 
 
Funts-talde hau deskribatzeko, sailkapen-taula bat definitu da. Bertan, erakunde horiek garatzen dituzten funtzioak hierarkikoki sailkatzen dira, funtzio bakoitzak dokumentuak sortzea baitakar. Sailkapen-koadroan hiru funts-frakzio ezarri dira (gobernua, behaketa meteorologikoa eta iragarpen meteorologikoa), eta garatu egin dira dokumentu-seriera iritsi arte. Serie dokumental bakoitzaren mende daude dokumentu-unitateak, hau da, dokumentu bakoitza. Kontsulta itzazu dokumentuak, interesatzen zaizun sailkapen-taulako kategoriaren gainean klik eginez.

Sailkapen-taula:

 

Dokumentu horiek kontsultatzeko baldintzak:

Kontsulta librea da. Edozein pertsonak kontsulta dezake dokumentazioa, bai aurrez aurre artxiboan, bai Internet bidez.

Bibliografia: 

LLANOS ARAMBURU, Félix; RECALDE DELGADO, Ana Isabel; SANZ GARRIDO, Begoña; URZAINKI MIKELEIZ, Asunción. El Observatorio de Igueldo. Memoria y Discurso. Madrid: AEMET, 2011.

 

Azken eguneratzea hemen: Osteguna, 2021(e)ko abuztua(r)en 26-(e)an 07:53etan
E-posta Inprimatu