Jauregi-Muñoz familia | 1777-1934 | kaxa 1; 6 liburu |
Jauregui-Muñoz familia (1777-1934)
Jauregui-Muñoz familiaren funtsa Rita Muñoz Bernaldo de Quirós, La Alboradako bizkondesaren eta Luis María Jáuregui Aristeguieta, Villamarcillako markesaren ezkontzatik eratorria da.. Luis María de Jáuregui, aita, eta Fernando María de Jáuregui semea, San Juan de Jerusalen ordena militarreko kideak izan ziren.
Artxiboan, bion titulu nobiliarioak eta akademikoak gordetzen dira. Haien aurreko arbaso batzuei buruzko dokumentuak ere kontsultatu daitezke: Valentín María de Jáuregui Olivetti, Mercedes de Aristeguieta, Domingo Luis de Jáuregui, María Teresa de Olivetti Domec, Teresa Domec, Pedro de Olivetti, Miguel Antonio Domec, Domingo de Jáuregui eta Gabriel de Jáureguirenak, besteak beste. Dokumentu nabarmenen artean, aipa daitezke Jáureguitarren eta Domectarren kaparetasun agiriak, Rita Muñoz Bernaldo de Quirósen zuhaitz genealogikoa edo tarteko familia batzuen armarriak.