Gipuzkoako Foru Aldundia

GIPUZKOAKO PROTOKOLOEN ARTXIBO HISTORIKOA

Unibertsitateko etorbidea 8. 20560 - OÑATI
Tel.: +34 943 781205 / +34 943 783413
ahpg-gpah@gipuzkoa.net
Home

Gipuzkoako Protokoloen Artxibo Historikoa

 

Artxibo-funtsak ezagutu nahi al dituzu?       

  Notario funtsak (XVI m.-1915)      Gipuzkoako Hipoteka Kontularitzen funtsak (1768-1862)   

   Oñatiko Sancti Spiritus unibertsitateko artxibo eta liburutegia (XVI-XIX m.)

Gure datu-basea kontsultatu nahi? Gipuzkoako Artxibo Orokorrarekin batera

    Gipuzkoako Foru Aldundiko artxibo historikoen ataria

   


BERRIAK

 Hornitu dezagun Rosario!!

Rosario naoaren erikuntza eta horniketa ezagutzeko dokumentu bikaina. Ezagutu oholak, masteriaistinkadura edo janariarekin lotutako detaileak, nolakoa izan zen emakumeen partehartzea - beheko adibidean ikus dezakezun bezala-, Gipuzkoa eta Bizkaiko hiribildu ezberdinetako pertsonek izan zuten esku-hartzea; baita ureztaduran, botaduran, izandako ustekabea ere!
1597ko ontzigintza kontu batzuk, Errosarioko Ama naoarenak

Luparekin aztertzen dugun oraingo dokumentu honek aukera ematen digu ulertzeko halako nao baten eraikuntza prozesuak nolako konplexutasuna zuen. Ezohikoa den dokumentua da, itsasontzi baten inguruko ‘Fenecimiento de cuentas’ bat, kontuen kitapen bat, gastuen zerrenda bat, baina oso zehatza, 35 orrialdekoa!! Kontuen bitartez gertu-gertutik ezagutu ahal dugu ‘Errosarioko Ama’ naoaren eraikuntza, 1596 eta 1597. urteen artekoa, Gipuzkoa eta Bizkaiako enpresari batzuk sortutako konpainia baten bitartez Deban eta Pasaian eraiki zutena.   (Jarraitu irakurtzen)

'...A Mari Diaoiz de Sorarte pague doze reales y medio por diez dias que se ocupo torçiendo estopa, a real y quartillo por dia. Y a Catalina de Yraurgui otros doze dias al dicho prezio que lo uno y otro monta veynte y siete reales y medio..'


 

 

Artxiboa Kultura, Gazteria eta Kirol Departamentuko Ondare Historiko-artistikoaren, Artxiboen eta Museoen Zerbitzuaren mendekoa da. Artxiboen funtsak, berriz, bi titulartasun ezberdin dituzte: notario-funtsak eta Hipoteka Kontularitzakoak estatuaren titulartasunekoak dira, eta Unibertsitateko artxibo-funtsa eta liburutegia Gipuzkoako Foru Aldundiarenak.


Web honen bitartez, eskaintzen ditugun zerbitzuei, kontserbatzen ditugun dokumentuei, ikertu daitezkeen alor eta gaiei edota erabiltzaileen esku dauden deskribapen tresnei buruzko informazioa azaltzen dugu. Gainera, dokumentu mota ezberdinen irakurketan aritzeko aukera dago, Gipuzkoako historian zehar izan diren idazkera mota ezberdinetan murgilduz. Honek, artxiboko dokumentuen kontsultan izan dezakezun interesa zein irakurketan izan ditzakezun erraztasun ala zailtasunak ikusteko balioko dizu. Azkenik, gordetzen eta hedatzen ditugun dokumentuen hautaketa bat eskaintzen dizugu, horietako batzuk zein gai jorratzen dituzten jakin dezakezularik.

 

 

 

 

 

 

 

Azken eguneratzea hemen: Asteartea, 2017(e)ko urria(r)en 10-(e)an 12:42etan
E-posta Inprimatu